Aramaioko San Martin Jaiak 2017

Agur 2017ko sanmartinei!

  Gizartea  Aramaio HEMEN DEBAGOIENA

Mozorrotuta amaitu dituzte San Martin jaiak aramaioarrek. Atzo esan zioten agur sanmartinei kuadrillen arteko pikea eta herri afariarekin.

Eusko Label haragia osagai nagusia hanburgesa pintxoetan

  Gizartea  Aramaio HEMEN DEBAGOIENA

Eusko Label haragiarekin egindako hanburgesa pintxoak arrakasta handia izan zuten Herriko plazan. Herritar ugari batu ziren parrillen inguruan, pintxoa jateko gogotsu.

Ondo etorri beroa jaso dute Aramaioko eta Elgetako jaioberriek

  Gizartea  Aramaio  Elgeta GAURKOAK

Iazko jaietatik aurtengo jaietara bitartean jaiotako umeei ondo etorri beroa egin diete, bai Aramaioko San Martin jaietan, baita Elgetako Ferixa Nagusiko festetan ere.

Mozorro afaria San Martin jaiak agurtzeko

  Gizartea  Aramaio

Jaiei amaiera borobila emateko, mozorroak jantzi eta mahaiaren bueltan bildu dira aramaioarrak. Herriko plazan egin dute afaria, eta bertan, Tina Turner, Michael Jackson... bezalako abeslari famatuak izan dira. Behin sabela beteta, Sakatu elektrotxarangaren musika doinuekin segiko du parrandak.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

"Jolintxis Nobi" kuadrillen arteko pikien garaile

  Gizartea  Aramaio

Sei talde aritu dira lehian arratsaldean ospatu duten kuadrillen arteko pikien. Lau proba egin behar izan dituzte aurten eta horien artean, hain arrakastatsua den katxi toldo proba ere izan da. Behin lau probatan lehiatu eta gero, puntu gehien lortu dituzten bi taldeak izan dira finala jokatu dutenak. Aurten, "Jolintxis Nobi" taldea izan da irabazlea.

»» Ikusi argazki guztiak (102)

Sokatira erakustaldia, munduko txapeldunen eskutik

  Gizartea  Aramaio

Gasteizko Badaiotz kirol taldea izan da arratsaldean sokatira erakustaldia egiten. Munduko txapeldunak izan dira askotan, eta gaurkoan, aramaioarren aurka ibili dira. Lehehengo, beroketak eta erakustaldia egin dute. Ondoren, adin tarte ezberdinetako herritarrak animatu dira sokari tira egitera.

»» Ikusi argazki guztiak (76)

Eusko Label parrillada

  Gizartea  Aramaio

Herriko plazan parrillak jarri eta bertan egin dituzte Eusko Label haragiarekin egindako hanburgesak. Herritar ugari batu da bertan pintxoa eskuratu eta dastatzeko asmoz. Gaztetxoenek, barazki kareta bat ere eskuratu ahal izan dute jolasteko.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Jaioberriei ongi etorria eta Lagunartean taldearen dantza erakustaldia

  Gizartea  Aramaio

Goiz eta eguerdi partean giro ederra izan da Aramaion. Herritar baten proposamenetik lehenengoz antolatu den jaioberriei ongi etorriak irudi ederrak utzi ditu eta, urtero legez, Lagunartean taldearen dantza erakustaldiak jende asko erakarri du Bizente Goikoetxea plazara.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Ikusmina sortu du Maledantza taldeak flamenko erakustaldiarekin

  Gizartea  Aramaio

Euriari aurre eginez ehunka aramaioar batu dira plazan, Maledantza taldearen ikuskizuna jarraitzeko. Aurten, helduez gain gaztetxoek ere partu hartu dute hainbat dantza-estilo herritarren aurrean dantzatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Patata-tortilla txapelketarekin festa giroan igaro dute eguerdia aramaioarrek

  Gizartea  Aramaio

Urtero moduan eguerdian patata-tortilla txapelketa egin dute udaletxeko arkupean. Epaimahairen arabera aurten "maila oso ona egon da gazteen artean batez ere", eta "ez da erraza izan" irabazlea aukeratzea.