goiena.eus

'EKT': Uxoa Anduaga euskaldunen umorea aztertzen

  Kultura  Debagoiena EKT

Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua izeneko tesia garatu du Uxoa Anduagak eta honen harira Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan Aitziber Aranburuzabalak elkarrizketatu du. Bertan, umorearen erabilera politika egiterako orduan eta euskaldunen konplexuen inguruan aritu dira hizketan besteak beste.

Euskalduna naiz eta zu? izan da euskal umorearen azken protagonista, batez ere sare sozialetan izan duen eraginagatik eta honek bideratu duen prozesu judizialagatik, baina badira beste hainbat erreferente ere: Vaya Semanita, La Codorniz, El Papus eta Txomin del Regato, adibidez. Hauen inguruan aritu da hizketan Uxoa Anduaga, eta baita nola plazaratzen diren umorearen bitartez diskurtso politikoez ere. "Euskaldunok gure buruari barre egiteko orduan konplexuak" ditugula ere badio, eta baita sare sozialetan "hasiera batean uste genuen besteko askatasunik" ez dela. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa