GIF formatuak 30 urte bete ditu, eta euskal GIFak?

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 1a, 10:57

Graphics Interchange Format, GIF, 1987an asmatu zuen Compuserve enpresako Steve Wilhite programatzaileak. Orain, hogeita hamar urte beranduago, GIF formatua inoiz baino indartsuago dago sare sozialei esker. Euskal GIFak berriz, oso presentzia urria dauka Interneten. 

GIF animatua Interneten sarritan erabiltzen den irudientzako fitxategi formatu bat da, animazioak sortzea ahalbidetzen duena. Irudi (frame) asko GIF fitxategi bakar batean elkartzean mugimendua sortzea lortzen da. Flash eta Html5 bezalako formatuen sorkuntzak GIFaren erabilera gutxitzea eragin zuen, baina sare sozialen eta smartphonek formatu hau indarberritzea lortu zuten, eta gaur egun presentzia handia dauka sarean.

2015ean, Joxe Rojasek Teknopata blogean aldarrikapen bat egin zuen: "Euskal GIFak behar ditugu!!!". Rojasek amua bota zuen, eta momentu hartan lortu zuen oihartzuna sarean. #euskalgif etiketarekin Tumblr-en pilatu zituen momentu hartan sortutako euskarazko GIFak. 70etik gora batu zituen Rojasek Tumblr-en. Twitter bezalako sare sozialetan ere sortu zuen mugimendua #euskalgif traolak. Baina bi urte beranduago gauzak ez dira gehiegi aldatu, eta euskal GIFak gutxi erabiltzen dira.

2017ko otsailean, Maitek Goñik, irakaslea eta sare sozialetan adituak, traolak erabilita Interneteko memeak euskaraz sortzeko dei egin zuen Ama hizkuntza meme erronka-ren baitan. Saiakera honetan ere, meme kopuru polita lortu zen.

Euskarazko GIFak sortzeko nahia izanez gero, baliabide asko eta doakoak aurkitu ditzakegu sarean, besteak beste, gifs.com weborria.

Bergarako jaietako meme erronka
Aurreko urteetan Xaxau konpartsak Pentekoste jaiekin lotutako meme kanpaina bultzatu zuen. Horrek sarean euskarazko memeen sorrera gehitu zuen. Aurten momentuz ez dute horrelako kanpaina proposamenik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak