Kontzertuetara joan nahi eta zenekin joan ez zutela ikusita etxean gelditzen ziren bi ekintzailek sortu zuten Wegow plataforma 2014 urtean, Jose Maria Ozamiz eta Gonzalo García-Miñaurrik hain zuzen ere. Egoera horri aurri egitea nahi zioten eta kontzertutara joatea nahi zuen jendea kontaktuan jartzea inor etxean gelditu ez zedin. Sare sozial bezala sortu zen eta KBi Digital hazitegi aurreratuan garatu zuten beraien proiektua. Denborarekin beste funtzionaltasun batzuk gehitu dizkiote aplikazioari, esaterako, prezio konparatzailea, partikularren arteko sarreren salmenta, barneko txata eta zuzeneko musika ekitaldien jakinarazpenak, erabiltzaileen gustuen arabera emanak. Honez gain, Facebookekin eta Spotifyrekin sinkronizatzeko bidea du.
Gaur egun, zabaltze prozesuan dago Wegow, 2016ko abenduan Nvivo kontzertu agregatzailea erosi zuen Bizkaiko startupak eta honen ondorioz 20 herrialdetara zabaltzeko aukera izan du, 800.000 erabiltzaile lortzera heldu arte. Hiru urtetan plataforma erreferente bihurtu da partikularren arteko onlineko sarreren salmentan eta kontzertu eta jaialdien sustapenean.