BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta Euskadin presentzia duten enpresa industrial garrantzitsuenek bultzatutako nazioarteko azelerazio programa bat da. Startup txikiei enpresa industrial liderrekin lankidetzan aritzeko aukera ematen die eta lehen edizioan 16 proiektu garatu dituzte. Horien artean aurkitzen da ABB eta Irisbond enpresek garatu dutena ere.
Proiektu honen aurkezpen ekitaldian xake partida bat erabili dute sistema honek nola funtzionatzen duen erakusteko. Xake partida horretan, ezgaitasun fisiko handiko pertsona batek naturaltasun osoz jokatu du bere arerioaren aurka ABB enpresaren YuMi robota begiradaz kontrolatuz. YuMi robota bi besoko robot kolaboratiboa da, eta eye-tracking teknologiaren bitartez, honek mugitu ditu ditu piezak jokalariaren ordez.
Proiektu hau Webtracker softwarean oinarritzen da. Software honek ordenagailuko kameraren bidez begien mugimendua monitorizatzen du eta aurpegiaren eta begien posizionamenduan oinarritutako algoritmo sofistikatuak baliatzen ditu erabiltzaileak robota modu naturalean kontrola dezan. Ikerketa honek robotika industrialaren mundura aplikazio ugari ekarri ditzake, bereziki gizaki-robot robotika kolaboratibora, aukera berriak sortuz ezgaitasuna duten pertsonak lan munduan sar daitezen.