Pasa den asteazkenean, Azpeitian egin zen II. Internet Eguna aprobetxatuz PuntuEUS Fundazioak Tori.eus, fitxategiak online partekatzeko zerbitzua da aurkeztu zuen. Orain artean ez zen euskarazko horrelako zerbitzurik existitzen; era honetako zerbitzu gehienak ingelesez daude, eta gutxi batzuk gaztelaniaz, Tori.eus-ek euskarazko hutsunea beteko du. Gainera, ez da ordainpeko bertsiorik egongo, hau da, Tori.eus-ek eskaintzen duen guztia eskuragarri izango dute erabiltzaileek ezer ordaindu gabe.
2Gb arteko fitxategiak partekatu ahal izango dira. Prozesua oso erraza da, bidaltzailearen emaila idatzi, fitxategiei buruzko informazio mezua idatzi, fitxategiak gehitu eta Tori!
Aukera aurreratuak
Modu erraz eta azkarrean erabiltzeko diseinatuta dago Tori.eus. Baina nahi izanez gero, bidalitako fitxategiak gehiago babesteko aukera gehigarriak ere eskaintzen ditu: bidali nahi diren dokumentu, argazki edo bideoak zifratzeko aukera eskaintzen du pasahitz bat ezarriz; honetaz gain, deskargatzeko epemuga ezberdinak (gaur, bihar, astebete edo 15 egun) zehaztu daitezke eta baita deskarga kopurua mugatu.
Aukera aurreratuetan, ikusgarritasuna zehazte aukera ere eskaintzen du zerbitzuak. Horrela, fitxategiak publikoak diren edo soilik bidalitako helbideetatik deskargatzeko aukera eskaini nahi den zehaztu daiteke.