'Baserriko abenturak': 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako euskarazko jolasa

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 11a, 17:56

'Baserriko abenturak' jolasaren hasiera.

Mugikorrerako euskarazko aplikazioa da Baserriko abenturak eta Android gailuetan deskargatu daiteke. Baserritarrek egiten dituzten lanekin eta baserriko animaliekin lotutako jolas ezberdinak eskaintzen ditu: irudiak eta hitzak erlazionatu, puzzleak, egia-gezurra galderak, bikoteak bilatu, etab.

Baserriko abenturak doako jolasa da, guraso kontrola eskaintzen du -ustekabeko erosketak saihestuz- eta haurrek bakarrik zein gurasoen laguntzarekin jolasteko diseinatuta dago. Zazpi gune aurkituko ditu erabiltzaileak eta gune bakoitzeko jolasak gainditzen doan heinean puntuak lortzen joango da.

Haurrentzako aplikazioak euskaraz
Mugikor edo tableterako geroz eta euskarazko aplikazio gehiago aurki ditzakegu. Euskalapps webgunean adibidez, haurrentzako euskarazko aplikazioei eskainitako sail berezi bat daukate; bertan adin eta gustu guztietarako aplikazioak aurki daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak