Ez, Netflixek ez du urte oso baterako harpidetza oparitzen WhatsApp bidez

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 9a, 12:30

Espainiako Polizia nazionalak bere Twitterreko kontuan aditzera eman du WhatsApp bidez azkar hedatzen ari den Netflix webguneari buruzko mezua iruzurra dela. Aipatutako mezuak serieak ikusteko webgune ezagunera urtebeterako premium harpidetza eskaintzen du doan; beti ere, jasotako mezua hamar kontakturi birbidaltzen bazaie.

Azkenaldian WhatsApp ziberkrimenerako ohiko aplikazioa bilakatu da eta iruzurrak oso azkar hedatzen dira. Aplikazioak dituen erabiltzaile kopuruak batetik, eta bestetik, mezuak partekatzeko eskaintzen duen erraztasunak, ziberkrimenerako amu tentagarria bilakatu du. Poliziak aditzera eman duen azken kasu honetan adibidez, mezua hamar kontakturi bidaltzeko eskatzen denez, hedapena oso bizkorra izan da eta amua irentsi dutenak ez dira gutxi. Gainera, pausu hau eman ostean, mugikorraren zenbakia ere eskatzen du ustezko doako harpidetza hori lortu ahal izateko. Iruzurraren helburua garbia da: mugikorreko datuak lortu edo malware bat sartzea.

Honakoa ez da WhatsApp erabiltzaileek azken egunotan jaso duten iruzur bakarra. Duela egun batzuk beste mezu batek ere zabalkunde handia lortu zuen aplikazioan. Hark bestelako fake bat zabaltzen zuen; soilik 530 WhatsApp kontu berri gelditzen zirela zioen, eta beraz aplikazioa ordainpekoa izatera pasatuko zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak