Noismart startupak zarata kontrolatzeko gailu bat aurkeztu du

Jokin Guridi 2017ko mai. 3a, 18:08

Noisense izeneko zarata mailak bistaratzeko eta arazoaz kontzientziatzeko produktu berri bat garatu du. Gailu honek ikusizko alarma bat pizten du soinu-maila onargarria gainditzen duenean.

Zarata kutsatzaile ikusezina da gaur egungo gizartean. Zarata maila altuetan bizi den jendearengan estres maila altuak eragin dezake estres kronikoa sortzeraino. Osasunarentzat kaltegarria diren beste hainbat ondorio ere sortzen ditu zaratak. Hau ikusirik, Leire Atxa getxotarrak zuzentzen duen Noismart enpresa bizkaitarrak gailu berritzaile bat garatu du zarata detektatu eta bistaratzeko. Beste neurgailuek ez bezala, gailu honek inguruko soinu-maila osasunarentzat kaltegarria bihurtzen denean alarma sistema baten bitartez abisu akustiko eta bisualak ematen ditu. Noisense izeneko produktuak denbora errealean neurtzen du zarata eta duen pantailan azaltzen du soinu-maila eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Mekanika eta Telekomunikazio sailetako lantaldeekin batera garatua izan da.

Noismart oinarri teknologikoko startup bat da, gizarte akustikoki osasuntsu bat lortzeko konponbide berritzaileak bilatzen dituena. Egoitza Bilbon du eta gaur egun 7 langilek osatzen dute enpresa. Arlo teknologikoa berrikuntza sozialarekin uztartzen du bizikidetza eta errespetua sustatuz. Noismartek 2013an zarata kontrolatzeko semaforo bat garatu zuen eta orain zarata neurtu eta kutsadura akustikoa murrizteko planak diseinatzeko aukera ematen duen lehen dispositiboa garatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak