Euskal Herriko mendiak ezagutzeko aplikazioa da Talaimendi

Jokin Guridi 2017ko api. 21a, 13:23

Bihartech enpresak garatutako aplikazioak errealitate areagotua erabiltzen du mendiak bertan egongo balira bezala erakusteko.

Talaimendi mendizaletasunarekin lotuta dagoen aplikazio bat da eta errealitate areagotuaren eta geolokalizazioaren teknologiak erabiltzen ditu Urkiolako, Gorbeiako, Aizkorri-Aratzeko eta Aralarreko parke naturalak ezagutzeko.

Lau ataletan banatzen du bere edukia. Lehenengoan, 360 graduko lau mendi ezagunen bistak eskaintzen ditu mugikorrean: Gorbeia, Aizkorri, Txindoki eta Anboto. Google Cardboard erako betaurrekoak erabili daitezke esperientzia errealago bat izateko eta bertan izango bazina bezala ikusteko. Bigarrenena, Euskal Herriko mendiak ezagutzeko jokoa da, non inguruko gailurren ezagutza proban jarri eta eta beste erabiltzaileekin konpara daitekeen. Hirugarrenak aldiz, Gorbeia, Txindoki, Aizkorri eta Anbotora igotzeko bide desberdinak azaltzen ditu eta mapan erabiltzailea ibilbidearen zein puntutan aurkitzen den ere ikus daiteke. Mendi hauek aurkitzen diren Parke Naturalen inguruko informazioa ere ematen du atal honetan. Azkenik, errealitate areagotuari esker, laugarren atalean, mugikorrarekin norabideren bat seinalatuz gero inguruko mendiak ikusten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak