Mugikorren ekoizle ezagunetatik aparte badira beste hamaika ekoizle, bakoitzak bere mugikor modelo propioak dituena. Nahiz eta arrakastarik ez izan, batzuk produktu esklusibotzat hartzen dira gaur egun eta beste batzuk berrikuntza disruptibo bezala jaio ziren, baina ez dute lortu jendearen artean beraien erabilera zabaltzea. Izan ere, mugikor arraroak dira guztiak.
Project Ara: Google-en proiektu bat da, mugikor modular bat sortzeko. Hasierako ideia pantaila, prozesadorea, bateria eta WiFi antena duen oinarri bat saltzea da, eta gero norberak bere gustuko moduluak gehitzea.
Golden Buddha Phone: Historiako smartphone berezietarikoa da, urrez estalia dagoenez eta kanpoaldean gema bat duenez prezio altua du eta meditazioan laguntzeko aplikazio bat ere badu.
Toshiba G450: USB Modem baten eta mugikor baten arteko nahasketa da eta forma arraroa du bi teklatu zirkular izateagatik. Bi orduko autonomia du eta modem eramangarri baten funtzioak bete dezake.
Pantech IM-U100: Bere ezaugarri berdinak dituen beste edozein telefono dirudien arren, mugikor honek eltxo-uxagarria du bere funtzioen artean. Gizakiak entzuten ez dituen ultrasoinuen bitartez eltxoak uxatzeko gaitasuna du.
F88 Wrist Watch Phone: CEC Corp enpresak garatutako mugikor hau smartwatch eta telefonoaren arteko nahasketa da. Mugikor batek duen funtzio guztiak ditu baina eskumuturrean eramateko pentsatua dago. Bideokonferentziak egitera ere heldu daiteke bere 3 megapixeletako kamerarekin.
Polyvision Phone: Guztiz gardena izatea da Polytron Technologies enpresak garatutako smartphone honen ezaugarririk deigarriena. Bateria ezik, beste guztia gardena da eta beira elektroniko ukigarrian dago egina.