Huhezinema, gutxienez beste hamar urterako prest

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 31a, 21:37

Gaur, martxoak 31, amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren borobilari amaiera borobila eman diote, izan ere, sari banaketa ekitaldian argi geratu denez, gutxienez beste hamar urte egiteko prest dago euskal film laburren jaialdia. Beti bezperako koplak piezak eraman du sari nagusia, Goiena saria.

Emozioz eta zirraraz bizi dute ikusle zein egileek Huhezinemako sari banaketa. Sari banaketa bukatzean, jaialdiari amaiera borobila emateko lunch-a eta Mary May musika taldearen zuzenekoa izan zen Orly tabernaren atarian. "Hamarreko amaiera urteurrenari", adierazi antolatzaileek.

Jarraian, saritu dituzten filmak:

Sail ofiziala

Goiena Saria: Beti bezperako koplak (800 euro eta 1.500 eurotan baloratutako kamera materiala)

Vertigo Saria: El Divino (500 euro)

Ikusleen saria: Karta Astrala (300 euro)

MUko ikasleen saila

Fikzio onena: Portrait (300 euro)

Dokumental onena: Trapu zaharrak (300 euro)

Ikusleen saria: Flash (100 euro)

Basque Culinary Saila

Basque Culinary Saria: Krispetak (500 euro)

Ikusleen saria: Wabi-Sabi (100 euro)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak