Mugikorra sutan jartzen duten aplikazioak

Jokin Guridi 2017ko mar. 31a, 13:58

Mugikorraren bateriak asko irautea kontsumitzaileek asko baloratzen duten ezaugarria da mugikorretan, baina erabilitako aplikazioen arabera gehiago edo gutxiago iraungo du. Berdina gertatzen da datuekin.

Era guztietako aplikazioak erabiltzen dira mugikorrean. Batzuk, lanerako edo beste zerbaitegatik beharrezkoak direlako, beste batzuk aisialdiarekin lotuak, eta gutxi batzuk probatzeko instalatutako ezohizko aplikazioak dira. Aplikazioa hauetariko batzuk datu edo WiFi bidezko konexioa izatea eskatzen dute era egokian erabili ahal izateko, baina guztiek dute eragina mugikorraren bateriaren kontsumoan. Avast enpresak aplikazio hauen errendimendua eta erabilera tendentziak aztertu ditu eta bertatik ateratako ondorioak argitaratu ditu. Azterketa hau egiteko hiru milioi Android erabiltzaileren datuak bildu dituzte.

Bateria kontsumo handiena duten aplikazioen artean ez dira ezagunenak agertzen. Lehen postuan Samsung Link dago, eta honen ondoren, Samsung Security Policy Updates, Beaming Service for Samsung, ChatON, Navigation Shrotcut, Samsung WatchON, Pedometer, Power Battery - Battery Saver, Pango+ eta Power Battery - Optimize Cleaner agertzen dira. Samsung etxearen lau aplikazio agertzen dira bertan eta kuriosoa da bateria zaintzea helburu duten bi aplikazio daudela bateria gehien kontsumitzen duten lehen 10 aplikazioen artean.

Datuen kontsumoan aplikazio ezagunagoak agertzen dira. Lehen postuan 2chMate sare sozial japoniarra agertzen den arren, bigarrena Facebooken aplikazioa da. Honen ostean datoz Malwarebytes Anti-Malware, Yahoo! Japan, ynet, WhatsCall, Instagram, Mobile Security & Antivirus eta Swift WIFI: Global WiFi Sharing.

Erabilien artean beti agertzen diren Facebook eta Instagram agertzen dira datu gehien kontsumitzen duten lehen hamarren artean, eta baita mugikorraren errendimendu orokorrari gehien eskatzen diotenen artean ere. Bateria kontsumoa, datu kontsumoa eta erabiltzen duen biltegiratze memoria kopurua kontutan izanik, mugikorraren errendimenduari gehien eragiten dioten aplikazioak hauek dira: Facebook, musical.ly, Google Maps, WhatsCall, Daily Mail Online, Instagram, ynet, BBM, Facebook Pages Manager eta Facebook Messenger.

Beraz, erabiltzen diren aplikazioek eragin zuzena dute mugikorraren errendimenduan eta hau kontutan hartu beharko litzake zein mugikor mota erabili aukeratzerako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak