Climatune: musikak eta eguraldiak bat egiten dutenean

Jokin Guridi 2017ko mar. 27a, 17:29

Spotify eta AccuWeather enpresak bat egin dute eguraldiak entzuleek aukeratzen duten musikan duen efektua aztertzeko.

Emozioen arabera musika mota bat edo bestea aukeratzen dela askotan aztertu den zerbait da, baina ez nola eragiten duen eguraldiak. Spotify enpresa ezaguna da musika streaming bidez edozein gailuetan entzuteko aukera ematearren, baina bere zerbitzuak pausu bat aurrera eraman nahian eguraldiaren arabera bere bezeroek nolako musika aukeratzen duten aztertzea nahi izan du. Horretarako, AccuWeather enpresarekin elkarlana sustatu du, eguraldiaren inguruko aurreikuspenak eta informazioa ematen duen enpresa.

Bien artean mundu osoko ehunka estazio meteorologikotako informazioa batu dute eta sei kategoriatan sailkatu dira: eguzkitsua, lainotua, euritsua, elurra, haizetsua eta gau oskarbia. Datu hauek 900 hirietan hartu dira eta momentu horretan entzuten ari ziren 85 mila milioi kantuekin alderatu dira joerak identifikatzeko.

Emaitzak Climatune webgunean bildu dira. Bertan, eguraldi kategoria bat aukeratzean aleatorioki hiri batean eguraldi horrekin gehien entzuten den musikaz osatutako lista bat azaltzen da. Klima mota aldatuz gero hiria aleatorioki aldatzen da eta horrela aldaketa bakoitzarekin. Ondorio labur eta azkar bezala, egun eguzkitsuetan musika alai eta indartsua entzuten dela eta euritsuetan musika akustikoa esan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak