Kirol partiduen hitzorduak Google Calendarren

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mar. 2a, 11:44

Google Calendar-ek oinarrizko konfigurazioan Espainiako jaiegun ofizialak erakusten ditu, baina hori baino askoz gehiago esan dakiguke aplikazioak. Tartean, gustuko futbol edo saskibaloi taldeek jokatuko dituzten partiduen egunak eta orduak.

Gmail, mezu elektroniko zerbitzua, gero eta gehiago erabiltzen da, bai erabilera pertsonalerako eta baita enpresa mailan. Eta Gmail-arekin batera Google Calendar askoren egutegi pertsonala bilakatu da. Calendar-ek aurrez konfiguratuta dauden egutegiak gehitzeko aukera ematen du, tartean kirol ezberdinetako taldeen partiduena.

Egutegi hauek gehitzea oso erraza da, Calendar barruan sartu eta “Beste egutegi batzuk” aukeratu behar da, horren barruan “Egutegi interesgarriak esploratu” eta bertan agertzen dira aukerako egutegi guztiak: Herrialde ezberdinetako jaiegunak, erlijioarekin lotutakoak, kirol ligak, eguzki orduak, etab.

Google-eko aplikazio askok euskarazko bertsioa eskaintzen badute ere, momentuz egutegia ezin da euskaraz konfiguratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak