goiena.eus

Gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzeko aplikazioa

  Teknologia  Debagoiena

My Leaf aplikazioak gaixotasun arraroak dituztenei beraien egunerokoa kontrolatzen laguntzea du helburu nagusitzat. Honetaz gain, gaixotasun hauei buruzko jakintzan kolaboratzea nahi du eta pazienteak beraien egoera berean dauden beste pertsona batzuekin kontaktuan jartzea.

Orain arte, monitorizazio pertsonaleko aplikazio gehienak kirolarekin, atsedenaldiarekin eta aisialdiarekin zeuden lotuta batez ere; aplikazio honek norberak bere buruaren egunerokoa kontrolatzeko beste aukera bat eskaintzen du.

My Leaf espainiar estatuan garatutako aplikazio bat da eta hauek dira eskaintzen dituen aukera nagusiak:
-Eguneroko kontrola: sintomak, medikamentuak, kirola, krisiak, eta bestelakoak monitorizatzeko.
-Sare sozialak: Sintoma edo gaixotasun bera duten beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko aukera ematen du, komunitateak sortzeko helburuarekin.
-Garapena eta iragarpenak: Big Data tekniken bidez patroiak bilatzeko konfiguratuta dago aplikazioa.

Momentuz ez du eskaintzen euskarazko bertsiorik.

Gaixotasun arraroen nazioarteko eguna
Gaur, asteartea, Gaixotasun arraroen nazioarteko egunean,  Euskadiko Gaixotasun Arraroen Erregistrotik jakinarazi dutenez 1.000 kasu baino gehiago atzeman ditu 2015etik, hain zuzen, martxan jarri zenetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa