Zibersegurtasuna: Basque Industry 4.0 kongresua

Jokin Guridi 2017ko ots. 6a, 16:27

Teknologia berriak industrian aplikatzeak segurtasunean eduki ditzakeen eraginak aztertuko dituzte Otsailaren 23an Hernanin egingo den kongresuan.

Euskal industria-ehunaren barruan sinergiak sortzea da, laugarren industria-iraultzari lotutako prozesuen inplementazioarekin batera, “Basque Industry 4.0”-ren helburu nagusia. Laugarren industria-iraultza konektibitatean oinarritzen da, pertsonen arteko eta baita ere gailuen edo makinen arteko konexioa bultzatzean, automatizazioa eta efizientzia handitzeko asmotan.

Ingurune interkonektatuak sortzeak, aldiz, arrisku ugari ekar ditzake segurtasunaren aldetik. Konexio hauek seguruak ez badira, datu galera bat gertatu daiteke eraso baten ondorioz. Azken finean, lehen isolatua zegoen industriaren zati bat sarean konektatzen badugu bertara sartzea errazagoa izango da eta eraso kopurua handiagotuko da.

Hala ere, eraso hauek ekiditeko eta beraien aurrean erantzun egoki bat izateko bideak badira. “Zibersegurtasuna: Basque Idustry 4.0” kongresuaren helburua industria inguruneetako zibersegurtasunari buruzko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko lekua izatea da. Kongresuan hainbat adituk parte hartuko dute eta beraien esperientziatik abiatuta ohiko erasoak zeintzuk diren eta nola ekidin daitezken azalduko dute. Era berean, industria enpresek kasu errealak aurkeztuko dituzte, informatika eta ekoizpen arduradunei zuzenduta egongo direnak bereziki. 

Kongresua Otsailaren 23an egingo da Orona-Ideok Hernanin dituen instalazioetan eta SPRI-k Garaia Enpresa Digitalaren bitartez antolatzen du. Enpresa Digitalaren webgunean kontsultatu daiteke programazio osoa eta baita bertan parte hartzeko izena eman ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak