ZientziApp aplikazioa aurkeztu du Elhuyarrek

Jokin Guridi 2017ko urt. 27a, 12:27
Irudia: Azkue Fundazioa

Zientziarekin eta teknologiarekin erlazionatutako berriak eskainiko ditu Elhuyar Zientziak aplikazio honen bitartez.

Zientzia.eus ataria martxan jarri zuenetik, zientzia, teknologia eta ikerkuntzari buruzko berriak eta bestelako hainbat eduki argitaratzen ditu bertan Elhuyar Zientziak. Bere izaera berritzaileari kasu eginez eta gizartean gertatzen ari den aldaketaz jabetuz, gailu mugikorretara moldatzeko erabakia hartu eta ZientziApp izeneko aplikazioa aurkeztu du.

Zientzia-edukiak euskaraz eskura izateko lehen aplikazioa da ZientziApp. Aplikazioak zientziarekin eta teknologiarekin erlazionatutako berriak eskainiko ditu, eguneroko maiztasunarekin, baina ez da horretara bakarrik mugatuko. Audio eta bideo artxiboak ere eskuragarri izango dira eta baita zientziarekin zerikusia duten ekitaldien agenda bat ere. Aplikazioan eskuragarri dauden eduki guztiak Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira eta Elhuyar Zientziaren erredakzioan landuko dira.

Aplikazioa Google Play Storen eta App Storen eskuratu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak