goiena.eus

Errege magoak kaleetan izango dira gaur etxeetara joan aurretik

 Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Errege magoek agurtuko dituzte Gabonak eta hainbat herritan izango dira desfileak gaur, besteak beste, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Arrasateko desfilea 19:00etan hasiko da Zerkaosteta kalean, baina aurretik, 17:30ean, Iturbide egoitzara joango dira erregeak.

Bergarara Bizarzuri iritsiko da lehenengo; 17:00etan, jasoko ditu umeen gutunak udaletxe azpian. Eta erregeen desfilea 19:00etan abiatuko da Udal biltegitik.

Oñatin karrozekin datoz erregeak, lau aurten. 17:30ean abiatuko dira Kale Zaharretik eta ostean, umeei harrera egingo diete udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Aretxabaletako desfileak 18:30ean irtengo du Ibarra kiroldegitik eta Herriko Plazaraino joango da, han eta hemen geratu ostean umeek gutunak jasotzeko.

Eskoriatzan 18:00etarako izango dira herrian. Lehenengo zaharren egoitzara joango dira eta gero, 18:30ak aldera, kiroldegitik irtengo dute kalerik kale joateko Herriko Plazaraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa