goiena.eus

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina

  Osasuna  Debagoiena

Osakidetzak jakitera eman du datorren astelehenean, urriak 17, jarriko dutela martxan 2016ko gripearen aurkako kanpaina. Debagoieneko ospitalean, Arrasateko anbulatorioan, astelehenetik egubakoitzera bitartean hartu ahalko da txertoa, txanda aldez aurretik hartuta. Kanpaina abenduaren 17an amaituko da. Informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina
Adineko emakume bat txertoa hartzen, artxiboko irudi baten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Debagoieneko ESIko Osabidetik gogora ekarri dutenez, txertoa hartu beharko dute 65 urtetik gorako guztiek, eta baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoek ere: diabetesa, edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako zein bestelako gaixotasunen bat dutenentzat. Haurdun dauden emakumeek ere hartu beharko dute.

Txertoa hartzeko leku eta orduak

-Arrasateko anbulatorioan, astelehenetik egubakoitzera, aurretik txanda hartuta.

-Arrasateko zaharren egoitzetan egun hauetan, 12:00etatik 13:00etara:

  • Urriak 19 (eguaztena): San Andres Etxaluze eraikina
  • Urriak 20 (eguena): Santa Marina
  • Urriak 21 (egubakoitza): Uribarri
  • Urriak 24 (astelehena): Musakola

-Etxean dauden ezinduak euren medikuarekin edo erizainarekin harremanetan jar daitezke txertoa etxean hartzeko.

Bestalde, Aramaion, txertoa hartu behar duten herritarrak kontsultategira joan ahalko dira astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa