Kilometroak 2016 Bergara

Batzuk Doctor Deseo entzuten, beste batzuk skate-a praktikatzen

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko urr. 2a, 18:19
Doctor Deseo taldeko Francis abeslaria kontzerko une baten.

Eguerdi partean izan dira herri bazkaria, Doctor Deseoren emanaldia eta skate-a probatzeko jarduera. Lehena, Azoka gunean, bosgarren gunean izan da; bilbotarren kontzertua eta skate-a, berriz, laugarrenean, Matxiategin.

Herri bazkariari dagpkionez, aipatzekoa da euskal produktuekin osatutako menua egon dela. Doctor Deseo taldearen emanaldiari dagokionez, bestalde, azpimarratzekoa da euskaraz egin dutela emanaldi osoa. Azkeneko diskoetan beti kaleratu izan du kanturen bat edo beste euskaraz, baina gaurkoan izan da lehen aldia kontzertu osoa euskaraz egin duena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak