16.093 lagunek eman dute botoa gaurko herri galdeketan Debagoienean (%29,51). Parte hartze txikiena Arrasaten izan da: (%23,56); 4.505 lagunek eman dute han botoa. Handiena, ostera, Leintz Gatzagan (%52,71). Herri handienen artean, Oñatin izan da parte hartze handiena: %35,68. Bergaran, %30,26koa izan da. Euskal Herri osoa kontuan izanda, %30ekoa izan da parte hartzea.
Hemen emaitzak herririk herri eta orotara:
- Debagoiena: 16.093 (%29,51)
- Arrasate: 4.505 (%23,56)
- Bergara: 3.838 (%30,26)
- Oñati: 3.371 (%35,68)
- Aretxabaleta: 1.700 (%29,41)
- Eskoriatza: 894 (%26,60)
- Antzuola: 709 (%40,42)
- Aramaio: 639 (%51,24)
- Elgeta: 345 (%36,86)
- Leintz Gatzaga: 107 (%52,71)
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak