"Eskerrik asko herri galdeketa egia bihurtzen lagundu duzuen guztioi"

 Arrasate

Arrasateko Gure Esku Dagok bideo berezi batekin eskertu nahi izan du ekainaren 5aren bueltan lanean aritu diren boluntario eta parte hartu zuten herritarren lana. Oihan Vitoria eta Jone Martinez izan dira behean ikusgai dagoen bideoaren egileak.

Aretxabaletako GEDk eskerrak eman gura dizkie guztiei

 Aretxabaleta

Domekan jasotako irudiekin egindako bideo bidez eskertu ditu Aretxabaletako Gure Esku Dago lantaldeak herri galdeketara hurreratutako guztiak eta lanean jardun zuten boluntarioak.

Debagoienean independentziaren alde agertu dira 15.172 lagun, bozkatzeko aukera zutenen %27a

 Debagoiena

Debagoienean independentziaren alde agertu dira 15.172 lagun, bozkatzeko aukera zutenen %27a

Debagoienean botoa emateko aukera zuten 54.833 lagunetatik 16.093 joan dira bozka lekuetara, ia %30. Bozkatzera joan zirenen artean, Bai bozkatu dute %94,28k eta Ez, berriz, %4,21ek.

ANTZUOLA Emaitzak Argazkiak | ARAMAIO Emaitzak Argazkiak | ARETXABALETA Emaitzak Bideoa Argazkiak | ARRASATE Emaitzak Argazkiak Bideoa | BERGARA Emaitzak Argazkiak Bideoa | ELGETA Emaitzak ArgazkiakESKORIATZA Emaitzak Argazkiak Bideoa  | GATZAGA Emaitzak Argazkiak | OÑATI Emaitzak Argazkiak Bideoa

"Erabakien aroan sartu gara" Independentistak sarearen iritziz

 Debagoiena

Taldeak atzoko kontsulten "oso balorazio baikorra" egin du, "milaka herritarrek burutu duten ariketa demokratikoa" izan zela azalduz. Aurrekari garrantzitsutzat jo du atzokoa.

Jon Goikoetxea: "Motorrak berotzea eta jendea animatzen joatea da garrantzitsuena"

 Debagoiena GAURKOAK

Debagoiendarren herenak erantzun du erabakitzeko eskubidearekin lotuta helarazitako gonbitari. Bestela esanda, botoa emateko eskubidea zuten 16 urtetik debagoiendarren ia %30ak parte hartu zuen atzoko herri galdeketan eta horien artetik %27k baiezkoa eman dio Euskal Herriak estatu independentea osatzeren aldeko aukerari.

4.505 boto jaso dira Arrasaten, horietatik 4.267 independentziaren alde

 Arrasate

4.505 boto jaso dira Arrasaten, horietatik 4.267 independentziaren alde

  • Hautesleak: 19.119
  • Botoak: 4.505 (% 23,56)
  • Bai: 4.267 (%94,72)
  • Ez: 209 (%4,64)
  • Zuriak: 7 (%0,16)
  • Baliogabeak: 22 (%0,49)

Bergaran 3.737 lagunek eman dute botoa eta 3.531 izan dira baiezkoak

 Bergara

Bergaran 3.737 lagunek eman dute botoa eta 3.531 izan dira baiezkoak

  • Hautesleak: 12.684
  • Botoak: 3.731 (%30,26)
  • Bai: 3.531 (%94,97)
  • Ez: 154 (%4,12)
  • Zuriak: 17 (%0,45)
  • Baliogabeak: 17 (%0,45)

3.371 boto jaso dira Oñatin, horietatik 3.232 independentziaren alde

 Oñati

3.371 boto jaso dira Oñatin, horietatik 3.232 independentziaren alde

  • Hautesleak: 9.448
  • Botoak: 3.371 (% 35,68)
  • Bai: 3.232 (%95,88)
  • Ez: 100 (%2,97)
  • Zuriak: 10 (%0,30)
  • Baliogabeak: 29 (%0,86)

Aretxabaletan 1.700 lagunek eman dute botoa; horietatik 1.618 independentziaren aldekoak izan dira

 Aretxabaleta

Aretxabaletan 1.700 lagunek eman dute botoa; horietatik 1.618 independentziaren aldekoak izan dira

  • Hautesleak: 5.781
  • Botoak: 1.700 (% 29,41)
  • Bai: 1.618 (%95,18)
  • Ez: 69 (%4,06)
  • Zuriak: 2 (%0,12)
  • Baliogabeak: 11 (%0,65)

Eskoriatzan 894 boto jaso dira; horietatik 803 baiezko

 Eskoriatza

Eskoriatzan 894 boto jaso dira; horietatik 803 baiezko

  • Hautesleak: 3.661
  • Botoak: 894 (% 26,60)
  • Bai: 803 (%89,82)
  • Ez: 86 (%9,62)
  • Zuriak: 3 (%0,34)
  • Baliogabeak: 2 (%0,22)