Agifes elkarteak Goienaren 'Barruak astintzen' erreportajea saritu du

Jon Berezibar 2015ko abe. 17a, 12:34

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

 Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, "proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen" baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak