SARRERA
#Deserria-ren presentzia politikoa eta poetikoa; #erbestea, era berean, ulertu nahi eta ezin duenaren kokapen gisa ere. 1936ko gerrak ezarritako #exilioa-n begirada jarrita, Larraitz Ariznabarreta irakasleak, "trantsizio deitu izan zaion horrek" eragin dituen #hausturak agerian jarri gura ditu: "#Akulturizazioa-k beti dakar #umezurtz sentsazioa". Transmisioak #mina ere jaso behar duela dio Miriam Lukik eta gauza asko esaten direla #esangabekoetan ere, Ixiar Rozasek. Hitzei #esanahi berriak ematearen jarera politikoa aldarrikatzen du Rozasek eta gailen dezala #ahotsa-k #hitza. "Zergatik sinistu behar dut kontatzen didaten guztia?", galdetzen du.
Minaren ifrentzuan
Sorkuntzaren poza, beste aldean. Lasartetik, Asier Sotak, Joxe Mari Agirretxek eta Maider Oiartzabalek herria dantzan, kantuan, antzezten jarri dute. #Gozamen-etik zabaldu dute euskalgintzaren poza eta emoziotik osatu dute #komunitatea. Militantziatik ekin ziotenak ere, azkenean, #plazera aurkituta jarraitu zutela dio ziur Edorta Jimenezek eta inori #zama-rik ez uzteko deia egiten du. Gozamenarekin batera, beste gakorik egotekotan, #aitortza da, Maider Oiartzabal dantzariak nabarmentzen duenez, norberarenaren #ispilu lana egiten duelako.
Proiektua
Sormenik, ordea, ez dago #tentsio barik, "hotzaren eta beroaren artekoa", Irati Jimenezek dioen bezala, eta tenk egiten da ardatz askotan. #Indibiduoa eta #kolektiboa, batetik. Josu Zabalak esperientzia kolektiboaren ahalmen eraldatzaileaz hitz egiten du eta zelan geroago eta zailagoa den belaunaldi berrientzat horren mamia jasotzea. Transmisio #ereduak eta modua, #ongizatea, aipatzen ditu Maider Oiartzabalek, sentitzea. Begirada inguru osora zabalduta, aldiz, #ProiektuKulturala badagoen da Josu Zabalaren ardura, eta balego, lukeen #zentzua Ander Lipusen galdera. #Sentitu lehenik, gero #sinistu beharko dena.