'EKT' 2: Zama hegalduna

Jon Berezibar 2015ko urr. 30a, 09:31

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.

SARRERA

Euskarazko #hezkuntza eta hizkuntzaren #corpusa -ren osaketa izan ziren diktaduraren ilunpeetatik #berpizkundea altxatu zuten zutabeetatik bi. Pilare Baraiazarra euskal ereduak ezartzen eta Patxi Uribarren hiztegigintzan, behialako #grina-ri ez diote ihes egiten utzi eta #kontzientzia eta #konpromisoa dira bientzat, Baraiazarraren berbak hartuta, bizitan egoteko era: "beste inor ez baitago nire lekuan".  

Kontzientziaren zama 

60ekotik, gaur eguneko azken bi hamarkadetara. Kontzientziatik, gaur egun "gehiegizko #autokontzientzia" ez ote dagoen da beldur Irati Jimenez baina, aldi berean, temaz berrespenean, Jon Sarasuak eusten dio desafio muinekoena dela "euskaltasunaren #fluxua transmititzen jakitea".  Areago, Lorea Agirre "historiaren pisuaz" mintzo da. 

Hegalak 

#Zama horren itzalpean, sortzaileak, nork bere borroka. Dantzaz dihardu Eneko Balerdik, antzerkiaz Asier Sotak eta musikaz Thierry Biscaryk, Kalakan taldekoak. Hiru artistek badute #ardura komuna: #zertarako sortu?  Balerdirentzat, pentsamendu #kritikoa garatzen da, Sotak kulturaren tresnak #AkademiatikPlazara eroan gura ditu eta Biscaryk lehenago galdetuko du zergatik, nola baino. Baina egin. Imanol Epeldek dioen bezala, denok sortu gara sortzaile eta hegalak moztea egin daitekeen eta deliturik handiena ei da.

Erantzun bila 

Erpin bat baizik ez da sortzailea eta baliabideak, #publikoa eta erantzunak behar ditu. "Gure herrian, kultura hain fenomeno garrantzitsua den heinean", Joxe Mari Agirretxek lanerako deia egiten du. #Biziraun beharrak eta  ezarritako #lehia-k, maiz onuragarriak ez diren #praktikak sustatu dituela dio Eneko Balerdik, kulturarentzat bestelako aterpe bat eskatuz. Plazaz baliatzeko apustua egiten du Dabid Egizabal dantzariak eta Ander Lipusek azken deia: artistak berak ere #proposatu egin behar duela, horregatik  direlako #sortzaile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak