'Amama' filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Goiena Klubak

Eneko Azkarate 2015ko urr. 8a, 11:20

Asier Altunaren azken lanaren Arrasateko estreinaldirako sarrerak zozkatuko ditu Goiena Klubak. Urriaren 16rako dira sarrerak. 20:30ean da emanaldia. Asier Altuna zuzendaria bera egongo da emanaldi horretan. Aurtengo Donostia Zinemaldian txalo zaparrada jaso duen filma Oñatin eta Aretxabaletan ere ikus ahal izango da urrian. Arrasaten bezala, Oñatin ere estreinaldi egunean: 16an. 

Goiena Klubeko zozketan parte hartzeko moduak honakoak dira:

  • E-postaz: kluba@goiena.eus.
  • SMS bidez: KLUBA Amama [bazkidearen zenbakia]
  • Telefonoz: 688 69 00 07 zenbakira.
  • WhatsApp bidez: KLUBA Amama [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Zozketako sarrerak, Arrasateko urriaren 16ko emanaldirako dira.

Baina beste emanaldi hauek aurreikusi dira urrirako Debagoienean:

Arrasate:

  • Urriak 16, egubakoitza: 20:30.
  • Urriak 17, zapatua: 19:30 eta 22:00.
  • Urriak 19, astelehena: 20:30.

Sarrerak aldez aurretik ere eros daitezke egubakoitzetik aurrera, Arrasateko Udalaren webgunean zein Kutxabank-en, bost eurotan; asteleheneko emanaldiaren prezioa lau eurokoa izango da.

Arrasateko Udaleko Kultura Sailak jakitera eman duenez, urriaren 16ko emanaldian Asier Altuna bera egongo da Amaia antzokian filmaren gainean berba egiteko. Ikusleek zuzendariari galderak egiteko aukera izango dute.

Oñati:

  • Urriak 16, egubaloitza: 22:30.
  • Urriak 17, zapatua: 22:30.
  • Urriak 18, domeka: 19:30 eta 22:30.
  • Urriak 19, astelehena: 19:30.

Aretxabaleta:

  • Urriak 29, eguena: 19:30.
  • Urriak 30, egubakoitza: 22:00.
  • Urriak 31, zapatua: 19:30 eta 22:00.
  • Azaroak 1, domeka: 19:30.
  • Azaroak 2, astelehena: 16:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak