Donostia Zinemaldia 2015

'Amama' filmarekin Asier Altunak bere burua gainditu du

Imanol Gallego 2015ko ira. 21a, 08:59

'Amama'filmeko une bat.

Euskal zinema izan arren, Asier Altunak istorio unibertsal bat ekarri du Zinemaldira. Jendeak gaur izango du bergararraren filma ikusteko aukera, baina atzo, domeka, prentsaren pasea norbaitek oihukatutako "poeta" garrasirekin amaitu zen.

Tradizioa eta modernitatea, usadioen pisua, belaunaldien arteko talka... Asier Altunak edozein kulturatan eztabaida sortzen dituzten kontzeptuak guregana ekarri ditu, baserri baten sartu eta kontakizun unibertsal bihurtu ditu.

Amama euskal tradizio eta klixeetan galduko zela uste zutenek sorpresa atsegina eroango dute. Abentura berri honetako patroia bera Altuna izan den arren, Telmo Esnal eta Michel Gaztanbide bide lagun izan ditu. Horrez gainera, aktoreen lana ere borobila da. Ander Lipusen eta Nagore Aranbururen gainetik, Iraia Eliasen eta Amparo Badiolaren lanak azpimarratuko nituzke. Bi emakume hauek dira istorioaren aingura, eta lan horretan biak bikain aritu dira.

Argazki landua

Istorioa ez ezik, zuzendari bergararrak arlo teknikoa ere izugarri zaindu du. Plano bakoitzak bere atmosfera propioa dauka, eta, horri esker, kontakizuna errealagoa da. Musikak ere kontakizuna ederto janzten du.

Askok Loreak filmaren oinordekotzat hartu dute Amama, baina ez dago antzekotasunik. Niri bigarren hau gehiago gustatu zait. Orain epaimahai ofizialari dagokio erabaki bat hartzea, eta ondoren, ikusleei zinematara joatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak