Irail erdialdean hasiko da PuntuEus Fundazioa eskaera berriak jasotzen

Jon Berezibar 2014ko ira. 4a, 09:45
Arakistain, Waliño eta Esnaola.

Irail eta abendu bitartean edonork eskatu ahalko du .eus domeinu izendapena Fundazioari, baldintzak beteta. Gainera, proiektua gidatzeko lan-talde berria hasi da lanean.

Fase berriari lantalde berriarekin ekingo dio PuntuEus Fundazioak aurrerantzean. Josu Waliño Pizarro (Zumaia, 1972) izango da egitasmoaren zuzendaria. Waliño Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren sortzailea da eta Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendari eta zuzendaritzako kide da. Haren alboan komunikazio arduradun gisara jardungo du Lorea Arakistain Aizpirik. Hala, Iratxe Esnaola Arrillagaren lekua hartuko dute Waliño eta Arakistainek. Proiektuaren bultzatzaile izan den Esnaolak abenduan lagako du PuntuEus.


Abenduan, gehiago

Euskal domeinuaren zabalkundearen garapenari dagokionez, fase berriari ekingo dio Fundazioak aurki. ICANN erakundearen baimena lortu eta gero, Goiena barne dagoen Aitzindarien Talde delakoen webgunean .eus domeinuarekin, abian dira. Fase berrian Fundazioak zehaztutako baldintzak betetzen dituen edozein webgunek ahalko du domeinu berria eskatu. Fase horri ekiteko eskaerak jasotzeko prozesua gertazen dabil PuntuEus Fundazioa. Irailaren erdialdetik aurrera abiatuko da hurrengo fasea zeinetan erakunde, enpresa, elkarte eta partikularrek domeinu-eskaria egiteko aukera izango  duten. Horretarako, webgune berria jarri da martxan: www.domeinuak.eus. Webgune horretatik egin eta bideratuko dira eskaerak, Fundazioaren esku.
Hemendik aurrera, puntuEUS proiektuak Interneteko domeinu horren ardura izango du: domeinuen erregistrorako eskariak jaso, domeinua erabiltzeko ezinbestekoak diren baldintzak betetzen direla ziurtatu, betetzen baditu, erregistrorako baimenak eman; eta azkenik, erregistroa teknikoki mantentzen dela ziurtatuko du. Abenduaren 3an Fundazioak ezarritako baldintzen barruan dauden edozein webgunek hartu ahalko du .eus domeinua eta hortik aurrera domeinua guztiz eskuragarri egongo da ohiko zerbitzu-emaileen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak