Fitxategi ilegalen deskargarengatik 140 euroko isunak ezarri gura ditu Frantziak

Jon Berezibar 2013ko urt. 30a, 10:27

"Pirateriaren" aurka gogor eta bide askotatik egin du Frantziako Gobernuak. Hadopi legea – 2010etik martxan baina hasierako asmo erabat murriztaileak alde batera lagata – eranskin batekin osatu gura dute, legez kanpoko fitxategien deskarga 140 euroko isunekin zigortuta. Sistematikoki ezarriko litzateke neurria eta batutakoa entretenimenduaren industriaren poltsikoetara joango litzateke zuzenean, zenbait hedabideren arabera.

Neurri berri honen iragarpena baliteke, Hadopik berak izandako eraginkortasun ezak eragin izana, lehen zehapenetatik zerbitzuaren erabateko etete gutxi egon baitira azkenean, horien aurka aurkeztutako errekurtsoen gaineko epailearen azken erabakia tarteko.

Neurri berriari dagokionez, oraingo astean batzartu dira industriako ordezkariak eta Gobernukoak, "fokatze" berri baten bila eta zenbait hedabidek kontatu dute honezkero Gobernuak berak onartu duela indarrean jartzea. Hadopi agentziak berak kudeatuko lituzke isunok, kaleratu den informazioaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak