'Osabide' euskaratzeko eskaera egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abe. 11a, 13:11

Historia klinikoa euskaraz edukitzeko eskubidea bermatu guran, Aramaioko mediku Aitor Montesek gaztelaniaz dagoen programa informatikoa euskaratzeko eskaera egin du.

Aitor Montes bizkaitarra Aramaioko medikua da, eta azken hilabeteetan euskara eta osasungintzaren arteko harremana hobetu guran dabil. Hain zuzen ere, legez historia klinikoa euskaraz edukitzeko eskubidea dute herritarrek; baina egun ez da egoera ematen.


Osabide izeneko programa baliatzen dute medikuek lehen mailako arretan, eta gaur egun erdara hutsean dago programa informatiko hori. Bertan erregistratuta geratzen da medikuaren eta pazientearen arteko hartu-eman guztia: zer nolako diagnosia egin zaion gaixoari, edota  zer nolako tratamendua jaso duen edo zein errezeta egin zaion.

Gaztelaniaz bakarrik dago egun eta Montesek esandakoaren arabera, euskaratzeko prozesua martxan ipiniz gero, ez luke denbora askorik hartuko. "Programa sortuta dago, egiteko bakarra, itzulpena litzateke".

Aramaioko medikuak eskaera erakunde ezberdinetan aurkeztu du, besteen artean, Kontseiluaren Behatokian eta Elebiden. Baina gainera, ibarreko zenbait euskara teknikarirekin elkartu da, eta parlamentariei ere helarazi die eskakizuna.

Erantzun batzuk jaso ditu dagoeneko Montesek, tartean, EH Bilduko legebiltzarkideena. Izan ere aurreko astean Rebeka Ubera eta Eva Alonsoren bisita izan zuen medikuak, eta Uberak Goienari adierazi zionez, eskaera behar den tokira irits dadin konpromisoa hartzen dute, epe motzera, Osakidetza eta euskararen arteko erlazio hobetze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak