Pantaila malgudun e-liburua maiatzean egongo da salgai

Jon Berezibar 2012ko api. 17a, 10:00

LG etxeak aterako du lehena eta liburu elektroniko bat izango da.

Paperaren sendoera daukan eta tolestu daiteken lehen liburu elektronikoa salgai ipiniko du maiatzean LG enpresak, 1024 x 768 pixeleko erresoluzioarekin eta sei hazbeteko neurriarekin. Formatu hori izan dezakete etorkizuneko egunkariek, papera bezain arina eta tolesgarria delako.

Pantaila tolesgarriak asmatzen dabiltza teknologia konpainia nagusiak, azken joera bezala, gailu eramangarrietan aplikatu ahal izateko. Samsungek pasa den abenduan erakutsi zuen marko ala karkaxarik ez zeukan pantaila garden tolesgarri bat eta Nokiak ere badauka bere prototipoa. Merkatuan agertzen lehena baina LG enpresaren ePaper pantaila izango da. Pantaila horri telefono ala tableta baten erabilpena eman gura diote baina paper orri batek daukan sendoera duen gailu baten. Nokiaren modeloari dagokionez, urrian aurkeztu zuten eta nobedade moduan dakarrena da pantaila tolestu ala mugituz kontrol aginduak ematen ditrela. Merkaturatzeko planik ez dute agertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak