Kinka larrian jarraitzen du Blackberry-ren enpresak

Jon Berezibar 2012ko api. 2a, 15:03

Galeren aurrean zuzendaritzako zenbait goi-karguk utzi egin dute RIM konpainia eta hornidura arazoekin jarraitzen dute

 

 

Galera eta merkatuan posizio sendoa ezin lortzeak kolokan jarri du aspalditik Research In Motion (RIM) konpainia. Blackberry telefono eta gailen fabrikatzailea da enpresa hori eta krisi larriaren azken ondorioa izan da goi-kargu batzuek utzi egin dutela konpainia. Azken hiruhilekoan galerak izan dituzte mugikor berriaren entregei ezin izan dietelako aurre egin. Gainera, konpainiaren apusturik sendoena PlayBook delako tableta izan da baina oso salmenta txikiak izan ditu gailu berriak. 

Galerak ezin gerarazi

Aurtengo lehen hiruhilekoan 94,2 milioi euroko galerak iragarri zituen RIMeko presidente Thorsten Heinsek. Analisten arabera espero zen aurten akzio bakoitzeko 0,61 dollarreko irabaziak izatea baina hornidura arazoek zalantzan jarriko dituzte emaitza horiek. 

Martxoaren 3ra arte 11,1 milioi Blackberry eta 500.000 PlayBook ekoiztu ditu RIMek auretn. Kopuru murritza esperotako irabaziendako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak