Eurodiputatuak asaldatuta '#eurodiputadoscaraduras' etiketarekin

Jon Berezibar 2011ko api. 7a, 19:50

Twiterren sortutako eskandaluaren ondorioz dagoeneko PSOEk eta UPyD-k iragarri dute aldatu egingo dutela botua, hain zuen, horiek eta Espainiako gainontzeko alderdi ia guztiek uko egin diote aurrerantzean turista klasean hegaz egiteko proposamenari. Atzo gauen ekin zion salaketari Jorge Martínez (@cokeluark) erabiltzaileak eta trending topic eta hedabideetan gai nagusi izatera geldu da ordu gutxitan.

Suziria piztu duena Jorge Martínez (@cokeluark) izan da, atzo gauean eta futbol partidua ikusten zebilena, twitterren ziharduen eta eskandalugarri iruditu zitzaion tuit baten bidez jakindakoa, hau da, Espainiako 36 eurodiputatuk uko egin ziotela turista klasean hegan egiteari. Albisteak asaldatuta politikarien zerrenda bilatu eta tuiteatzen hasi zen #eurodiputadoscaraduras etiketarekin.

Gaztea, langabezia baina politikan fedea

Jorge Martínezek 26 urte dauzka eta langabezia dago. Telekomunikazioetan eta informatikan modulua dauka egina eta ezin du langabeziarik kobratu, horretarako 60 lanegun falta baitzaizkio. Lantxo txikiak eginez ateratzen ditu sosak. Politikan fedea erabat galdua ez duela ere badio eta hedabide bati gaur azaldu dio alderdi sozilistaren afialitua ere badela orain gutxitik hona.


Etiketa hori tuiteatzen hasi zen partiduaren erdian eta haren lagunez aparte zenbait kirol kazetari ere hasi ziren etiketa horrekin tuiteatzen (60.000 jarraitzaile dituen Juanma Crespo, adibidez, edota, Gaby Ruiz, 12.500 jarraitzailerekin) eta horrek ikaragarri zabaldu zuen ordu gutxitan gaztearen salaketa, trending topic bilakatuz.


Sortutako iskanbila ikusita alderdi politikoak ere hasi ziren twitter bidez azalpenak ematen, hedabideek bozgorailua eman zioten gaiari eta jasotako hautsa ikaragarri izan da. Goizaldean PSOEk prentsa oharra kaleratu du esanez abstenitu egingo dela eta UPyD-k ere iragarri du botua aldatuko duela.

Espainian gainera #nolesvotes etiketak eta muguimenduak zabaldunde nabarmena jaso du ustelketia kasuak edota politikarien jardun ez zunena salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak