Firefox 4 kalean da; azkarragoa bai, baina, berrikuntzarik?

Jon Berezibar 2011ko mar. 22a, 12:54
  • Atzoz geroztik deskarga daiteke Mozillaren Firefox nabigatzailearen bertsio berria, laugarrena, askoz azkarragoa eta, berritasun nagusi moduan, nabigazio-historia gailu eramangarrien eta ordenagailuaren artean sinkronizatzeko aukera ematen duena. Abiaduraz gain, urriak dira bestelako berritasunak eta asko dagoeneko hasi dira esaten Firefoxek galdu duela garai bateko erreferentzialtasuna berrikuntzei dagokienez.

12 beta bertsioren ostean etorri da definitiboa. Azeritxoaren nabigatzaileak Chrome 10a eta Internet Explorer 9arekin gura du lehiatu – biek ala biek berriki kaleratu dituzte bertsio berriak – eta, lehen kolpean, abiatzea askoz ere azkarragoa dela suma daiteke. Azelerazio grafikoa ere askoz lasterragoa da. Hala, testek Chromeren aurretik jartzen dute abiaduran baina Internet Explorer 9ren atzetik.

Itxura eta interfazea

Berritasun ala ezusteko gutxien dator Firefox berria alor honetan. Googlen Chromen itxura oso antzeko du eta fitxak helbide-barraren azpian kokatu dituzte. Interfazean ahalik eta elementu gutxien kokatzea izan da helburua. Hain zuzen, nabigatzaile guztien joera da diseinu ahalik eta sinpleena lortzea, botoi eta barren gainkarga, ahala den neurrian, saihestuta.

Gehigarriak

Horietxek izan dira Firefoxen arrakastaren giltza eta hemen ere errebisio bat egin dute eta aurrerantzean gehigarri berri bat atxiki ala eguneratzerakoan ez da berrabiarazterik beharko.

Berritasunak

Nagusienak eta hautemangarrienak bi dira: Panorama eta Do Not Track izenekoak. Lehenak aukera ematen du mihiak gaika antolatzeko. Bigarren aukera berriak nabigazio pribatua ahalbidetzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak