Euskadiko Tabakoaren Legea, Espainiakoaren berdina azkenean eta elkarte gastronomikoak erregulatu barik

Jon Berezibar 2011ko urt. 13a, 14:30

Ez da gogorragoa izango; azkenean, Estatukoaren bertsua izango da Euskadiko Tabakoaren Kontrako legea. Hortaz, umeak dauden autoan ezin erretzea edota gasolindegietan tabakoaren salmenta galaraztearen moduko neurriak ez dira hartuko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Euskadiko Gobernua lantzen dabilen lege testuak, halaber, ez du elkarte gastronomikoendako erregulazio zehatzik aurreikusten.

Gauzak horrela Estatukoaren moduko murrizketak izango ditu Euskadiko legeak. Ertzainek, hortaz, ez ditu zigortuko umeak autoan daudela erretzen duten gidariak, esate baterako, eta gasolindegietan tabakoa saldu ahalko da; zeresan gehien piztu duten asmoen artean.

Izan ere, aipaturiko neurri horiek dira Jaurlaritzako Gobernuak aplikatuko zituela iragarritako batzuk eta azkenean atzera bota dituzte alderdi politikoek txostena egiteko batzordean; hilabate barru plazaratuko duten lege testuaren aurrerapen moduan. Lege proiektua otsailean aurkeztuko luke Gobernuak eta espero da onarpen zabala jasoko duela Eusko Legebiltzarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak