Ikerketa aitzindaria egin du Debagoieneko Ospitaleak, hartutako burmuin kaltearen inguruan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 30a, 19:30

Giza osasun zerbitzuen planifikaziorako datu esanguratsuak biltzen dira mundu mailako ikerketan, tartean ondorio kronikoak dituzten gaixoak eta horiek sortzen dituzten kostuei buruzko ondorioak atera dituzte.

Hartutako burmuin kaltearen karga globalaren inguruan ikerketa aitzindari bat egin du Javier Marrek, Osasun Kudeaketa Unitateko buruak eta Gipuzkoa Mendebaldeko Ospitale-arteko Ikerketa Unitateko koordinatzaileak.

Burmuin kaltean pentsatzen hasita, bi eredu hartu behar ditugu kontuan: alde batetik, zirkulazio istripuen ondorioz hitz egiteko edo ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak esaterako, eta bestalde, gaixotasun burmuin baskularrak dituztenak, hau da, burmuineko arteria bat itxi eta ondorioz zati horretatik kontrolatzen diren organismoko ekintzak pertsona horrek ezin egin ahal izatea.

Gaur egun hartutako burmuin kaltearen ondorio sozio-sanitarioei buruzko informazioa eskasa eta sakabanatua da, horregatik ikerketa hori oso garrantzitsua da.

700 gaixo aztertu dituzte

Ikerketa egiteko, urtebetean Gipuzkoako 700 gaixo aztertu ditu Mar Doktoreak eta diru kosteei buruz ondorio hauek atera ditu: "Urritasun arina dutenek urtean 3.000 euroko kostua dute eta geroz eta kronikoagoak diren gaixoak 45.000 eurora ere irits daitezke".

Baina ondorio nagusia da orain arte kudeatu den modeloa, hau da, gaixoen zaintza neurri handi baten familien gain dagoen modeloa, mugara iristen ari dela. Mar Doktoreak gaineratu du, gizarteak kontziente izan behar duela eta baliabide gehiago eskaini behar diela pertsona jakin batzuei, eta orokorrean urritasunen bat dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak