Bihar hasiko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa

Julen Murua Mesonero 2024ko mai. 9a, 09:55

Egubakoitzean, maiatzaren 10ean, hasiko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa. Debagoienean izango du lehenengo geldialdia, Bergaran, hain zuzen, eta azken ukituak besterik ez dira falta lehiaketarekin hasteko. Hiru kanporaketa jokatuko dira, lehena Bergarako Seminarixoan eta hurrengo biak Urretxuko Labeaga eta Zumaiako Aita Mari aretoan, maiatzaren 17an eta 24an, hurrenez hurren. Txapelketaren finala maiatzaren 31n izango da, Bergaran; saio guztiak 20:00etan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak