Musika ezagutzeko beste modu bat

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mai. 7a, 19:00

Apirilean Musika ekimenaren barruan, urtero moduan, Bergarako Musika Eskolak modu didaktiko batean etxeko txikienei aukera eman die Musika Eskola ezagutzeko. Aurten Musikaren Fabrika bihurtu dute eskola. Helburua, nola ez, etorkizuneko musikari izan daitezkeenak erakartzea da.

Eskolako umeei ateak zabaltzeaz gain, zapatu honetan ate irekiak egingo dituzten gerturatu nahi duten guztientzat. Goizeko 11:30etatik 14:00ak arte izango dira ate irekiak, eta 12:15etatik aurrera musika eskolako irakasleek emanaldi txikiak egingo dituzte bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak