2022/12/21 15:00 - 17:00

Ikastaroak

'Genero aurreiritziak apurtuz' ikastaroa

'Genero aurreiritziak apurtuz' ikastaroa
Miguel Altuna Institutoko areto nagusia, Bergara
Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta bertan kokaturik dagoen LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak, Bergarako Udalaren diru-laguntzarekin, GENERO AURREIRITZIAK APURTUZ ikastaroa antolatu dute datorren abenduaren 21erako. Saio hau hezkuntza eragileei zuzendurik dago eta ordutegia 15:15etatik 17:00etara izango da. 
 
Irakaslea: Silvia Muriel Gómez, berdintasun aholkularia.

Azken urteotan, STEAM alorretan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateei erreferentzia egiten die ingelerazko akronimoak) genero berdintasuna sustatzeko hainbat pausu ematen ari gara bai gizartera eta bai inguruko enpresetara begira, eta oraingoan, gai honen inguruan sentsibilizatzeko formazio saioa antolatu dugu.
Zergatik? STEAM ikasketetan emakumeen presentzia handitu nahi dugulako. Horretarako, beharrezkoa iruditzen zaigu emakumeentzat onuragarriagoak diren heziketa inguruneak eta inguru profesionala eratzea, non emakumeen ezaugarriak eta ekarpenak baloratuko diren eta baita, beraien lana eta ikasle nahiz profesional gisa dituzten ahalmenak ere.

Informazioa eta izen ematea: ikastaroak@maltuna.eus edo 943 899 272 zenbakira deituz.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak