Ikastaroak

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

'OrainArte' ikastaroa Jardunen lokalean

2017/01/21 11:00

Jardunen Barrenkaleko lokalean Bergara |Ikastaroak

Jardun euskara elkarteak antolatuta, Ana Abajo bergararrak arte ikastaroa emango du gazte zein helduentzat Barrenkaleko lokalean. 11:00ak bueltan hasita, lehenik teoria apur bat landuko dute, eta gero praktikarekin hasiko dira.
Parte hartzeko izena eman behar da. Jardunen bulegoan egin daiteke, 605712469 telefono zenbakian edota jardunkultura@gmail.com helbidera idatziz.

Ikastaroa: San Blas opilak

2017/01/23 18:00

Kultura Etxean Eskoriatza |Ikastaroak

San Blas opilak egiteko ikastaroa.

Eguna: Urtarrilak 23
Ordua: 18:00
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 5 €

Izena emateko azkenengo eguna: Urtarrilak 19
Izena ematea: Kultur etxean, 943714688

Ate irekiak Jardunen antzerki eskolan

2017/01/23 20:30

Errotalde jauregian Bergara |Ikastaroak

Antzerki eskola antolatu du Jardun Euskara elkarteak. Otsailetik ekainera bitartean izango dira saioak, eta Ana Abajo arituko da gidari lanetan.

Astelehenean, hilak 30, ate irekiak izango dira 20:30etik 22:00etara Errotalde jauregian. Ekimenaren helburua ahozkotasuna lantzea, euskaldunen arteko harreman sareak sortzea eta herriko sorkuntza bultzatzea dira.

Izen ematearen prezioa: 15 euro bazkideentzat eta 17 euro gainontzekoentzat.

Lagunen garrantzia. Nire seme-alabak haginka egiten du, ez du jostailurik uzten etab.

2017/01/24 18:15

Euskaldun Berria gela | Oñati |Ikastaroak

Seme-alabek sozializatzerakoan adin tarte batean izaten dituzten hainbat jokabide zergatik gertatzen diren azaldu eta guraso bezala izan behar den jokaeran zalantzak argitzeko antolatu du bi saioko tailer haur Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek. (Urtarrilaren 17an eta 24an)

Helduentzako zeramika tailerra

2017/02/04 10:00

Bergara |Ikastaroak

Bergarako Buztinzale Zeramika elkarteak antolatu du ikastaroa, hastapen mailan dauden helduei zuzenduta. Bi ordutako lau saio egongo dira, denak larunbat goizean.