Bergarako Osasun Sarearen bilera irekia bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 20a, 08:00
Osasun Sarearen eraketa batzarra, 2016ko azaroan.

Bergarako Osasun Sarea bihar, ekainak 21, elkartuko da Osasun Etxeko lehen solairuan (19:00). Herritar guztiendako irekia da saioa; orain arteko balorazioa egingo dute eta datorren ikasturtea prestatzen hasiko dira. "Bergararren osasun eta bizi kalitatea hobetzea duen sareak ibilbide motza baina oparoa izan du", adierazi dute Udaletik.

Bergarako ikastetxe guztiek, Jardun elkarteak, Caritas-ek, San Joxepe elkarteak, Aspacek, Martxanterek, Kattalin elkarteak, Pol Pol taldeak, Bergara Kirol Elkarteak, Debagoienako ESI-k, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak eta Bergarako Udalak osatzen dute Osasun Sarea. 2016ko azaroan sortu zen, eta 2017ko plangintzaren barruan gazteen osasun-hezkuntzari, herriko osasun zerbitzuak ezagutzera emateari eta bidegorriak egokitzeari eman zaio lehentasuna.

Orain, Osasun Sareak izan duen ibilbidearen berri emateko bilera irekia antolatu da, biharko: "Bergararren osasunaz ardura duen herritar edota taldeek joan ahal dute". Bileran landuko diren gaiak honako hauek izango dira: lantalde ezberdinen lanaren berri ematea, orain arte egindakoaren balorazioa eta hurrengo ikasturterako proiektuak.

Erlazionatuak

Hasi dira Bergarako Osasun Sarea osatzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2016 aza 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak