Irribarria eta Rezusta pilotariak omendu zituzten atzo

Ane Vitoria 2017ko eka. 6a, 12:40

Bergarako Udal pilotalekua lepo bete zen atzo;  izan ere, Bergara Hiriko Txapelketako finaletako promes eta senior mailako partidak jokatu baitziren. Hala ere, horiek ez ziren jendea erakarri zituzten bakarrak, partiden arteko atsedenean Irribarria eta Rezusta pilotariak omendu ziren eta.

Bergara Hiriko Txapelketaren barne, promes eta senior mailakoak izan ziren atzo lehian. Lehenengo partida, promes mailakoena izan zen eta bigarrena, senior mailakoa. Baina, bien tartean, Irribarria eta Rezustaren omenaldiari ekin zioten eta horrekin oso pozik agertu ziren bi pilotariak. "Oso maitatua sentitu izan naiz beti herri honetan; zorte handia izan dut Beñat bezalako txapeldun batekin jokatzeko eta herri honetan izan dudan harrera harrigarria da niretzat", esan zuen Irribarriak. Rezusta ere oso pozik azaldu zen eskainitako omenaldiarekin: "Honelako omenaldiak egin edo ez beti  esan dut oso eskertuta nagoela bai txapelketan eta bai urtean zehar jendearen babesa igarri dudalako. Baina beno, mota honetako omenaldi batekin are gehiago". 

Atzoko omenaldian pilotari gaztetxoek “pasilloa” egin zieten Rezusta eta Irribarriari. Udalak, oroigarri bezala, lore sorta bana oparitu zieten eta bertako pilotarien eskutik, binakako txapelketan ateratako argazki bat ere jaso zuten. Horrez guztiaz gainera, aurreskua ere dantzatu zieten eta azkenik, ume pilotari mordoxka batekin argazkia ere atera zuten.

Lagun arteko partida

Gaur arratsaldean Bergarako jaiak direla eta, lagun arteko pilota partida jokatuko da non,  Irribarria eta Rezusta Altuna IIIa eta Zabaletaren kontra lehiatuko diren. Partida hori oso polita izango dela aitortu du Rezustak: " Gaurko partida polita izango da, zaila baita ere. Beste partidu bat Ikerrekin hainbeste hilabete berekin ibili eta gero, behintzat ezagutze aldetik ez da arazorik egongo. Aurkariekin ere kontra asko ibilitakoak gara bai aurten bai udako txapelketetan eta beno, jaietako partidua jolastea oso polita da. Maila altua eskaintzeko intentzioaz jokatuko dugu".  

 

Erlazionatuak

Omenaldi beroa Rezustari eta Irribarriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 eka 06 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak