Omenaldi beroa Rezustari eta Irribarriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ekainaren 6a

Bergara Hiria pilota txapelketako promes eta senior mailako finalen artean omenaldia egin zioten Beñat Rezustari eta Iker Irribarriari. Bergara Kirol Elkarteko pilota eskolak eta Bergarako Udalak antolatuta, frontoira hurbildu ziren hainbat herritarren babesa ere izan zuten binakako bi txapeldunek.

Gaur, 17:00etan hasita, Rezustak eta Irribarriak lagunartekoa jokatuko dute Altuna III. eta Zabaletaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak