Sukaldaritza makrobiotikoaren gaineko ikastaroa UNEDen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 28a, 10:10
Gorka Gereño. Argazkia: EITB.

Gorka Gereño sukaldariak gidatuta, 1920an Japonian garatutako sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko ikastaroa antolatu du UNEDek. Maiatzaren 11n hasiko da (eguena), baina izena emateko epea maiatzaren 7an itxiko dute.

Ikastaro honetan era erraz eta osasungarrian, elikadura, medikuntza eta espiritualitatea uztartzen dituen 1920. urteko japoniar korronte honen sekretuak aditzera emango ditu Gereñok. Izena emateko: 943 76 90 33 edo csoriano@bergara.uned.es. Plaza mugatuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak