goiena.eus

"Emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera" salatzeko mobilizazioak Chinchurretan

 Oñati

Atzo, martxoaren 8an, Chinchurreta enpresako langileak kalera irten ziren eta Enpresa Batzordetik jakinarazi dutenez lanuzteak egin zituzten hiru errelebotan. Eguerdian berriz, enpresaren atarian konzentrazioa egin zuten.

Chinchurretako Enpresa-Batzordeak adierazi dutenez, ekimen honekin "emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera" salatzea nahi izan zuten. Honetaz gain, Chinchurreta enpresari ere exijentzia bat bideratu zioten, sinatuta daukaten akordioa bete dezala eskatuz. Chinchurretako Enpresa-Batzordearen esanetan akordio honek "kontratazioen %66a emakumezkoak izan daitezela" bermatu nahi du, eta hain justu hori betetzea eskatu zioten enpresari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa