Bergarako Osasun Sareak urteko plangintza adostu du

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 23a, 11:30

Azaroan jarri zuten abian Osasun Sarea Bergaran "sare txikia baina eraginkorra izateko helburuarekin" Elena Lete alkatearen esanetan eta orain urteko plangintza zehaztu dute.

Herriko ikastetxe guztiak, Jardun, Caritas, San Joxepe, Aspace, Martxanterak, Kattalin, Pol Pol taldea eta Bergara Kirol Elkartea bildu dira hiru hilabeteotan eta honako gai hauek lantzea adostu dute 2017rako.

  • Gazteen osasun hezkuntza lantzea. Erakunde, ikastetxe eta eragile guztiekin elkarlanean alkoholik eta drogarik gabeko bizimodua sustatu gura dute, eta horien inguruko informazioa eman adierazi dutenez: "Gazteei eman behar zaie erantzukizuna, arazoa dagoela onar dezaten eta denen artean, drogak eta alkoholak Bergaratik baztertzeko".
  • Osasun maila hobea lortzeko herriko zerbitzuak ezagutzera ematea. "Herriko pertsona edota taldeen beharrak hobetu edo asetzen dituzten talde eta eragileek eskaintzen dituzten zerbitzuak zenbat eta herritar gehiengoenera iritsi, parte-hartzea eta emaitza hobeak izango dira", adierazi dute sareko kideek.
  • Herriko bidegorriak egokitzea. "Gizon zein emakume ugari ibiltzen dira pasieran herriko bidegorrietatik baina askok, komun baten beharra izaten dute. Denen eskura komuna izatea pasierako lekuetan funtsezkoa da ibiltzen eta ariketa fisikoa egiten jarraitzeko", diote.

Elena Lete Bergarako alkateak, bere aldetik, honakoa adierazi du: "Bergarako Tokiko Osasun Sarea helburu zehatzik gabe hasi bazen ere, bileretan agertutako beharrei erantzuteko gai dela adierazi du. Eragile eta erakundeen arteko parte-hartze eta elkarlanarekin, Bergara osasuntsuago eta zoriontsuago bat egiten ari gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak