Errekonozimenduarekin, Bergarako Osasun Zentroa Debagoieneko ospitaleari eta Oñatiko osasun zentroari batu zaie; izan ere, zentro horiek lehenago lortu zuten egiaztagiria.
Debagoieneko Erakunden Sanitario Integratuaren (ESI) zuzendari eta kudeatzailea den Andoni Arcelayk, osasun-zentroko profesionalak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie egunero egiten duten lanarengatik.
Egiaztapen garrantzitsua
Gaur egun, osasun mailako egiaztapenetan ez dago munduan Joint Comissionek adina esperientzia duen erakunderik. Izan ere, 50 urtetik gorako ibilbidea du eta tarte horretan 20.000 osasun erakunde baino gehiagoren kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagundu du. Horretarako, hainbat alderdi ebaluatzen dituzte. Besteak beste, pazienteen identifikazio zuzena, profesionalen komunikazioren eraginkortasuna, arrisku handiko medikazioen gaineko segurtasuna, osasun-arretari loturiko infekzio arriskuen murrizketa edota erorikoei loturiko pazienteen lesio-arriskuen murrizketa.
Debagoienako ESIko hirugarren egiaztagiria
Oñatiko osasun egoitza egiaztagiria eskuratu zuen Osakidetzako lehen zentroa izan zen. Uda hasieran, Debagoieneko ospitalea gehitu zitzaion, eta hau, berriz, errekonozimendua jaso zuen lehen ospitalea izan zen.