Bergarako San Martin jaiak 2016

Barazki, lore, fruitu eta gazta feria Oxirondo azokaren kanpoaldean aurten

Goiena 2016ko ira. 16a, 19:59

Iazko azokaren irudi bat.

Aurtengo San Martin jaietako bereizgarri nagusietako bat zapatuan egingo den San Martin azoka da. 10:00etan hasiko da eta bertako barazki eta baserriko produktuen postuak izango dira Oxirondo eta Katabia plazetan.

Orain arte feria San Martin plazan, Seminarioko jolastokian eta Ariznoa plazan (Goiko plazan) egin izan den arren, aurten Udalak gune honen aldeko apustua egin du, azoka bizi-berritzeko planaren barruan. Oxirondon egitearen beste arrazoia da San Martin plazan eta Komenio kaleko eraikinetan egiten ari diren obrek edo lanek eragindako oztopoa.

Oxirondo azokaren kanpoaldean, hortaz, urteroko barazki, fruitu eta gazta kehiaketak ere egingo dira. sari banaketa 13:30ean egingo dute Oxirondo plazan. Odolostea dastatzeko aukera ere izango da.

Eguerdirako iragarrita zegoen Berakatz Zopa Lehiaketa bertan behera geratu da, elkarte gutxik eman baitute izena.

Oxirondoko aparkalekuak

San Martin feria Oxirondo plazan izango da, eta bertako aparkalekuan jarriko dituzte postuak. Ondorioz, feriak irauten duen bitartean ezin izango da han aparkatu. Horrek eragin dezakeen aparkaleku-gabezia gainditu ahal izateko, alkateak jakinarazi du jarraian aipatzen diren eskoletako patioak aparkatzeko erabilgarri izango direla: Seminarioa, Martinez Irala, Ipintza eta San Martin Agirre.

Gaueko autobus zerbitzua

Bestalde, Antzuolatik eta Elgetatik Bergarara joan-etorria egiteko gaueko autobus bereziak jarriko dituzte. 00:30ean hasita, 05:30ak arte orduro autobus bana aterako da, Antzuola-Bergara-Elgeta ibilbidea egingo duena, 04:30ean izan ezik. Aldiz, 04:40an, Bergaratik Elgetara joango da autobus bat.

Kontrako ibilbidea egingo dutenak, berriz, 00:00etatik 05:00era bitartean izango dira orduro. Kasu honetan ere, 04:00koak Elgeta-Bergara ibilbidea bakarrik egingo du, Antzuolaraino joan barik.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak