Erraldoien bisita Mizpirualdera

 Bergara

Erraldoien bisita Mizpirualdera

Bergarako San Martin jaien barruan, Mizpirualde egoitzan bisita berezia izan zuten zapatuan, irailak 17. Erraldoien kalejiraren barruan, bertako egoiliarrak bisitatu zituzten: "Eguraldi txarra zela-eta, umeen figurak atera genituen eta dantza batzuk egin genizkien. Oso oso gustura geratu ziren", adierazi dute antolatzaileek.

Gasteizera joan da Simon Arrieta lehiaketako sari nagusia

  Kultura  Bergara

Domeka goizean jokatu da aire zabaleko Simon Arrieta pintura lehiaketa, eta 14:30 aldera banatu dira sariak, kultura etxean. Honako hauek izan dira saridunak:


1. Jorge Lopez (Gasteiz)
2. Udane Juaristi (Azkoitia)
3. Herriko onena: Juan Gonzalez

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Santa Marina eliza beteta, Kea ahots taldearekin gozatzeko

  Kultura  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Kea ahots taldea 1997an sortu zuten David Azurzak eta Enrique Azurzak, XIX. eta XX. mendeko musika korala hedatzeko asmoz, eta atzo, zapatu iluntzean, Santa Marina elizan ondo bete zuten helburua, eliza bete egin zelako emanaldiaz gozatzeko. 

San Martineko azokako lau sari, Debagoienerako

 Bergara

Aurreikusten zen bezala, euripean egin dute San Martineko azoka Bergaran, eta leku berrian, Oxirondo plazan, San Martin plazan izan beharrean. Sari guztietatik lau bailaran geratu dira.

Haurren danborradako bideoa

 Bergara

Ume eta gaztetxoak gustura ibili dira danborradan.

Omenaldi hunkigarria herrian egindako lana eskertzeko

 Bergara GAURKOAK

Bizi osoa txistulari bandan eta herriko kultura arloan lanean ibili ostean, orain, 88 urterekin, txistua gordetzea erabaki du Ramon Etxanizek. Horregatik, udalak eta herriko elkarteek omenaldia egin diote udaletxean.

Ateri eutsi dio eguraldiak haurren danborradan eta umeak pozik irten dira

 Bergara

Haur eta gaztetxoak deseatzen zeuden gaurko eguna iritsi eta danborradan irteteko eta ez du euririk egin umeak kaleetan danborrak jotzen ibili diren bitartean. Gustura egin dute ohiko ibilbidea eta amaiera San Martin plazan eman diote. Bukatutakoan, txokolatea banatu zaie parte-hartzaile guztiei.

»» Ikusi argazki guztiak (70)

Barazki, lore, fruitu eta gazta feria Oxirondo azokaren kanpoaldean aurten

 Bergara

Barazki, lore, fruitu eta gazta feria Oxirondo azokaren kanpoaldean aurten

Aurtengo San Martin jaietako bereizgarri nagusietako bat zapatuan egingo den San Martin azoka da. 10:00etan hasiko da eta bertako barazki eta baserriko produktuen postuak izango dira Oxirondo eta Katabia plazetan.

San Martinetako danborrada

  Kultura  Bergara

Euriak ez du erabat zapuztu, nahiz eta bai zaildu eta desitxuratu, azkenaldiko danborradarik jendetsuena. Hemen Bergarako San Martin jaietako nagusien danborrada. Debagoiena Zuzenean saioan luze eta zabal egubakoitz iluntzean.